jueves, 5 de marzo de 2009

Selektibitatea 2008

A.Ulermena

1.Ikerketaren ondorio nagusia akupunturako orratzak eraginkorragoak direla bizkarreko minari aurre egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino.

2.Akupunturak albo ondorio eta kontraindikazio gutxi ditu, eta beste terapia konbentzionalek baino emaitza hobeak ditu.

3.Plazeboaren eragina baloratu behar da gaixo batzuei orratzak bizkarreko edozein lekutan jarri zitzaizkielako (eta ez bizi energia kizikatzen duten puntuetan), eta emaitza onak izan zituzten ere.

4.Ohiko akupunturan orratzak puntu jakinetan jartzen zaizkio gaixoari, bizi-energia (qi) kitzikatzen duten puntuetan.

B.Gaia eta laburpena

1.Gaia:

Akupunturaren eragina bizkarreko minan, terapia konbentzionalekin konparatuz.

2.Laburpena:

Ekialdeko terapien eraginkortasunaren ikerketa batek frogatu duenez, akupuntura bizkarreko mina tratatzeko eraginkorragoa da terapia eta fármaco konbentzionalak baino. Akupunturaren abaintailak albo-ondorio eta kontraindikazio gutxi dituela dira. Tratamenduetan orratzekin bizi-energia edo qi izeneko puntuak bilatzen dira, eta terapiak oso emaitza onak izaten dituzte. Konponente psikologiko bat ere badago, akupuntura “faltsuak” frogatu duenez: bizkarreko edozein lekuetan orratzak jarri zizkieten gaixoak ere hobetu dira.

C.Moldatu esaldiak

a.Ikerketaren ondorio nagusia da akupunturako orratzak eraginkorragoak direla bizkarreko minari aurre egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino.

b.Emaitzak hain onak izan dira ezen zientzialariak harritu baitira.

c.Ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren ekintza-mekanismoa, akupuntura faltsua jasotakoek ere emaitza onak izan zituztelako.

d.Ezin uka daiteke orratzen eraginkortasuna bizkarreko mina kentzeko.

D.Idazlana

Gaur egun, gure gaitzak edo minak tratatzeko ez ditugu bakarrik betiko medikuaren ohiko aholkuak eta sendabideak jarraitzen. Askotan, terapia konbentzionalei beste tratamendu alternatiboak gehitzen dizkiogu. Medizina alternatibo hau Urruneko Ekialdetik dator normalean, esaterako, akupuntura, meditazioa, aromaterapia, eta askoz gehiago.

Terapia alternatibo askok osagai espiritualak, metafisikoak edo erlijiosoak dituzte. Izan ere, gehienetan psikologiak funtzio garrantzitsua betetzen du tratamendu hauen eraginkortasunean, plazebo efektuari esker (sugestioa, zerbaitek gure organismoan eragina duen pentsaera, nahiz eta eraginik ez izan).

Medizinarekin erlazionatutako zientzalari askok terapia alternatiboen aurka daude, eta haren kontra kritika gogorrak egin dituzte, tratamendu alternatiboen desabantailak adieraziz eta haien eraginkortasuna eta efektu positiboak zalantzan jarriz. Medizina konbentzionalaren alde dauden zientzilari hauen ustez, terapia alternatiboak ez dira garatu denbora pasa den ahala, eta antzinako tradiziozko teknikak erabiltzen dituzte, gaur egungo aurrerapenak erabili beharrean. Zientzialariek eta medikuek ere diote terapia alternatibo hauek gure osasunerako arriskutsuak izan ahal direla mediku espezialista baten ikuskapenarekin egiten ez badira. Izan ere, tratamendu alternatiboekin lan egiten duten sendagile askok sasimediku antzekoak dira, hau da, ez dituzte medizina hori praktikatzeko baimen edo lizentziarik.

Nire ustez, terapia alternatibo batzuen metodoak eta haien eraginkortasuna aipagarriak dira. Ez liteke kaltegarria izan behar tratamendu konbentzionalei terapia alternatiboren bat gehitzea baina, noski, gure betiko medikuaren onarpenarekin. Izan ere, egin behar ez dena automedikazioa da.

No hay comentarios: