viernes, 15 de mayo de 2009

Selektibitatea 2004: Homo economicus


A.Ulermena

1. Ez, homo economicus-a ez da hain independientea. Izan ere, pertsona guztiek, bizitzan zehar, askotan, besteen laguntza beharrean izaten dira, eta laguntza horretaz emakumeak arduratzen dira.

2. Emakume etorkinek zaintza lanak egiten dituzte, errenta maila altuko emakumeentzat lan eginez.

3. Zainketa lanak bizitza zikloaren arabera aldatzen dira, hau da, ez dira beti momentu berdinetan gertatzen, eta askotan pertsonen kontroletik kanpo daude.

4. Emakume zaintzaileak desagertuz gero, sistema guztia kolokan jarriko litzateke, gaur egun ekonomiari bakarrik ematen zaiolako garrantzia, eta funtsezko beste lanei, merkatutik kanpo egindako lanei (erreprodukzioa, etxeko lanak...) ez zaie merezi duten garrantzia ematen.

B.Gaia eta laburpena

Gaia: Gaur egun ekonomiari ematen den gehiegizko garrantzia, emakumeek egiten dituzten zainketa lanak eta bizitzan funtsezkoak diren beste jarduerak ahaztuz.

Laburpena: Gaur egungo pertsonen bizitzak ekonomiaren inguruan mugitzen dira. Pertonek independentzia faltsua daukate; izan ere, guztiok bizitzan zehar, zaindua izateko beharra daukagu. Zainketa lan horiek ez dira linealak, eta gehienetan emakumeek egiten dituzte. Ekonomiarekin erlaziorik ez daukaten lanei ez zaie merezi duten garrantzia ematen, nahiz eta sistemaren euskarria izan.

C.Moldatu esaldiak

1. Ekonomia merkatuaz arduratzen da. Beraz, merkatutik kanpo egindako lanak ez ditu kontuan izaten.

2.Sistema ekonomikoa autonomo bezala azaltzen zaigu. Nola nahi ere, nabarmena da erreprodukzio lanik gabe ez lukeela luzaro iraungo.

3.Inkesten arabera, emakumeek etxeko lanaren %75etik gora egiten dute. Hala ere, gizonen partaidetza askoz txikiagoa da.

4. Bizitzan, noizbait, denok dugu besteen laguntzaren beharra. Ondorioz, merezi du hori kontuan izatea.

D.Idazlana

Gaur egun zaintza lanek garrantzia izugarria dute gure gizartean, normalean ematen zaien garrantzia baino askoz handiagoa. Populazioaren portzentai handia zaindua izatearen beharrean dago: adimeneko hutsunea (urritasun psikikoa) duten pertsonak, mugapen fisikoak dauzkatenak, jaio-berriak, adinekoak... Guztiak dira gizartearen parte inportantea, eta pertsona independienteak dituzten eskubide berdinak (bizitza, lana, etxebizitza) dauzkate.

Gizartea eta populazioaren bizi-kalitatea hobetzeko, guztiok zaintza lan horietan parte artesa beharrezkoa da. Hau da, ezin dira lan hauek emakumeen eskuetan utzi bakarrik, zainduta izan behar diren pertonak gizartearentzat gaitz izugarria balira bezala tratatuz. Bestalde, ordaindu gabeko zaintza lan ugari aurkitu ditzakegu merkatuan. Askotan, lan horiek emakume etorkinen eskuetan uzten dira, haiei diru kantitate minimoak ordaintzen (batzuetan ezer ordaindu gabe), gutxienezko soldataren kondizioak ez betetzen. Kontratazio hauek ilegalak dira, eta ez dute etorkinen integrazioari ezta haien egoera hobetzeari laguntzen. Hortaz, beharrezkoa da gobernuek egoera hau aldatzeko neurriak hartzea.

Populazioaren jokaerari dagokionez eta, lehen aipatu bezala, pertsona gehienek zainketa lanak zama pisutsu bat bezala hartzen dituzte, eta pentsakera hau aldatzea ezinbestekoa da. Familia defendatzen dituzten zenbait balore berreskuratu behar dira, familiaren barneko kideek haien artean hobeto tratatzeko.

Etorkizunean orain gazteak diren pertsonek adinekoak izango dira, eta zaindua izatearen beharrean ikusiko dira ere, orain haien aitona-amonak dauden egoeran. Komeni litzaiguke zenbaitetan horretan pentsatzea.

lunes, 4 de mayo de 2009

Selektibitatea 2007

A.Ulermena

1.- Bloga Paulo Berriozabal euskaldunak sortu du, Japoniari buruzko beste ikuspegi bat emateko eta Euskal Herriarekin dituen parekotasunak eta desberdintasunak azaltzeko.

2.- Berriozabal haren emaztearekin joan zen Japoniara, haien umea kultur artekoa izatea nahi zutelako.

3.- Hizkuntza ikastea garrantzitsua izan zen, bloga martxan jarri ahal izateko, komunikatzeko, lagunak egiteko...

4.- Bai, niri asko gustatuko litzaidake Japonian bizitzea. Esperientzia zoragarria izango litzateke; hizkuntz berri bat ikasteko eta kultur berri bat ezagutzeko aukera edukiko nuke.


B.Gaia eta laburpena

Gaia: Japoniako eta Euskal Herriko kulturen arteko kontrasteak, euskaldun batek bere blogan kontatzen duen bezala.

Laburpena: Japonian bizitzen duen Paulo Berriozabal izeneko euskalduna blog bat sortu du Japoniako eta Euskal Herriko kulturen eta bizimoduen arteko kontrasteak adierazteko. Berriozabalek, haren emaztearekin batera, elkar duten umea kultur artekoa izatea erabaki zuten, eta Japonian aurkitu zuten leku egokia. Nahiz eta hizkuntzarekin problemaren bat izan, Berriozabal erraz moldatu egin da hartako bizimodura.


C.Moldatu esaldiak

1.-Euskal Herria eta Japonia elkarrengandik oso urruti daude. Internetek, ordea, oso segundu gutxitan jartzen gaitu hango jendearekin harremanetan.

2.-Bartzelonan ez zutelako lotura berezirik, Japoniara joatea erabaki zuten.

3.-Paulo Berriozabalek ezan du hizkuntza ikastea izan dela zailena.

4.-Atzerrian bizitzera ohituta dago. Beraz, nahiko erraz moldatu da Japoniako bizimodura.


D.Idazlana

Euskal Herria eta Japonia elkarrengandik oso urrun dauden herrialdeak dira. Haien artean ozeanoak eta kontinenteak daude, eta distantzia izugarri honen ondorioz guk, euskaldunok, oso gutxi dakigu japoniar kulturari buruz. Egia da Internetek eta gaur egungo komunikabideek bi herrialde hauen artean dagoen distantzia laburtzen dutela baina, hala ere, japoniar kultura eta bizimodua ezezaguna da euskaldunontzat.


Euskal Herria eta Japonia banantzen dituen ezaugarri nagusia hizkuntza da. Hemen gaztelania eta euskera dira hizkuntza ofizialak, eta han japoniera hitz egiten da. Japoniera hemen ikasten ditugun hizkuntzekin ez du zerikusirik: gramatika, idazteko eta irakurtzeko modua, ahoskera... Bestalde, adituek adierazi dute hizkuntza erromantzeak hitz egiten dituzten pertsonek zailtasun gehiago dituztela txinera eta japoniera bezalako hizkuntzak ikasteko.

Bestalde, japoniar kulturaren beste zenbait ezaugarri mendebaldeko kulturengandik oso ezberdinak dira. Janariari dagokionez, han, esaterako, txakurra jatea normala da, eta jatetxeetan zenbait animali (adibidez, olagarroa) bizirik zerbitzaten dituzte. Euskal Herriko turistak, normalean, zailtasun handiak dituzte hango janari tipikoak frogatzeko.

Japonia eta Euskal Herriaren artean zenbait desberdintasun gehiago aipa genitzake: jantziak, erlijioa, artea, musika edo, nabarmenena, hiriak. Euskal Herrikoak nahiko txikiak dira, Ekialde Urruneko herrialdeko hiriekin konparatuz. Gainera, garraiabide ekologikoagoa erabiltzen dute han: bizikleta. Izan ere, bizikletaren erabilpena oso hedatuta dago Asian; Europan, ordea, biztanleek problema asko dituzte hirietatik bizikletaz ibili ahal izateko.

Laburbilduz, argi dago Euskal Herria eta Japonia herrialde oso ezberdinak direla baina, Interneteri esker, topikoak eta aurreiritziak desagerrarazten ari dira, eta munduko herrialde guztiak gero eta hurbilago daude.

martes, 21 de abril de 2009

Testua

Ulermen galderak


1.Euskaldunak biltzen dira Euskal Herriko ohiturak mantentzeko, euren artean euskaraz mintzatzeko eta festaren bat egiteko.

2.Webgunea munduko euskal etxe guztiei buruzko informazioa jakiteko balio du.

3.Ez, batzuek euren webgune propioa dute, adibidez, Londresen dauden euskal etxeek.


Gramatika galderak


-Ameriketara aberastera joan zen osabaren bat

-Gehiago nahi izatekotan

-Argentinara joanadako euskaldunen berri izango duzu.

-Ilus ahal duzu.


4. Dira: ziren

Dizute: zizuten

Duzu: zenuen

Dago: zegoen

Dezakezu: zenezake



7.Biltzen: batzen

Mintzatzeko: hitz egiteko

Barruan: barnean

Helbide: webgune



Idazketa


Azken urteetan Europara etorzen diren etorkinen kopurua asko handitu egin da. Espainia dago etorkin gehien jasotzen dituzten herrialdeen artean, eta horietako asko Euskadin kokatzen dira. Egoera pixka bat ironikoa da; izan ere, orain dela zenbait urte euskaldunak ziren Europako beste herrialdeetara migratu behar zutenak.


Argi dago herrialdearen egoera migrazioekin erlazionatuta dagoela. Espainia asko garatu da azken urteetan, Lehen Munduko potentzia garrantzitsua bihurtuz, eta honek migrazioen tendentzia aldatu du. Gaur egun Iberiar penintsulara Afrikatik eta Hego Amerikatik ailegatzen dira etorkinak, hantxe daudelako munduko herrialderik txiroenak, eta bizitza kondizio txarrenak dituztenak. Herrialde horietako biztanle asko egoera larrietan daude, eta gure herrialdera heltzen dira lanbide egoki baten bila, haien jatorrizko herrialdeetan dauzkaten familiei dirua bidali ahal izateko. Etorkin askok haien eta haien familien egoera hobetzea lorzen dute, baina badaude jarduera honetan porrot egiten dutenak, eta legez kontrako egoeran bizi direnak.

Nire ustez, garrantzitsuena da etorkinen jatorrizko herrialdeei garatzeko laguntzak ematea. Ez nago inmigrazioaren kontra, baina hobe izango zen Hirugarren Munduko herrialdeen egoera hobetzea, hartako biztanleek herrialde aberatsetara joatera behartuta ez egoteko, baizik eta etortzeko edo haien herrialdeetan geratzeko erabakia librea izateko.





lunes, 20 de abril de 2009

Azalpen testua: Pinguinoa


Pinguinoa munduko animaliarik interesgarrienetarikoa da. Bere itxura ahula eta traketsaren atzean istorio zoragarri bat dauka, elkartasunaren eta biziraupenaren adibide nabarmena.

Pinguino motatarik famatuena enperadorea da. Antartidan bakarrik aurki daiteke. Bere burua eta hegoak beltzak dira, sabela zuria dauka eta lepoaren aldeetan tonalitate horixkak ditu. Moko zorrotza dauka, pixka bat okertuta, eta hanketan lumak ditu. Arrak eta emeak berdinak dira tamainu eta pisuan; haien artean desberdintasun nabarmen bakarra dago: arrek hanken artean poltsa antzeko bat daukate, kumeen ugalketan garrantzia handia daukana. 

Izan ere, pinguinoen erreprodukzioa eta honen zehar egin behar dituzten bidaiak dira animali hauen aspekturik interesgarrienak. Urtean behin, pinguinoek 90 km zeharkatzen dituzte ugalketa lekura ailegatzeko, haien arbasoek egin zuten bezala. Bertan, bikotea bilatzen dute eta, denbora tarte bat igaro ondoren, emeek 950 gr-ko arrautza jartzen dute. Ondoren, arrautza arrek hanken artean daukaten poltsara pasatzen dute. Ekintza hau ugalketaren momenturik garrantzitsuena da. Izan ere, arrautzek segundu batzuk baino gehiago izotza ukitzen egongo balira, kumeak hil egingo lirateke. Entrega hau arrakastaz betetzen bada, emea janaria bilatzera joaten da (arraina, krill, txibiak...), eta bi hilabete behar ditu ugalketa lekura bueltatu arte. Bitartean, arrek kondizio horietan bizirik irauteko, multzo trinkoa osatzen dute, eta kanpoan geratzen diren pinguinoak barrura pasatzen ari dira beti, beroa mantentzeko.

Emea bueltatutakoan, bere bikotea desberdintzen du haren dei karakteristikoarengatik. Orduan, kumea jaiotakoan, arra da janaria bilatzera joaten dena, 2 aste bitartean. Denbora horretan bueltatzen ez bada, kumearen heriotza gertatuko da. Ugalketaren ondoren, bikote askok elkarrekin jarraitzen dira, hurrengo urteko erreprodukzioara arte.

viernes, 27 de marzo de 2009

Beste gu: Idazlana

Gaur egun pentsaezina da teknologiarik gabeko mundu bat. Teknologia berriek gure bizitzaren alderdi gehienetan eragina dute, eta errazagoak egiten dituzte egunero bete behar ditugun zereginak. Teknologia horietatik garrantzitsuena eta hedatuena Internet da.

Internet da, dudarik gabe, gizateriak azken hamarkadetan lortu duen aurrerapenik txalogarriena. Hori esker, adibidez, erosketak etxetik egin ahal ditugu, supermerkatura joan beharrean; informazioa segundutan eskura dezakegu; edo munduko edozein lekurekin komunikatu gaitezke problemarik gabe, artxiboak bidali edo jasotzeko, denbora errealean hitz egiteko, edota atzerriko produkturen bat erosteko. Hala ere, jarduera hauek ez dauzkate bakarrik abantailak; zenbait arrisku eta desabantaila ere badituzte. Esaterako, askotan engainatu ahal gaituzte, agindu dugun produktua jasotzen dugunaren desberdina denean, edota norbaitek identitate faltsua erabiltzen duenean, gutaz barre egiteko edo guri iruzur egiteko.

Horretaz aparte, Internet aisialdirako erabiltzen den tresna da. Batez ere, gazteok erabiltzen dugu, ordenagailuan jokuetara jolasteko edo, adibidez, mundu birtualetan ibiltzeko. Mundu birtual hauek ( arrakastatsuena "Second Life" izenekoa da) errealitatearengatik ihes egiteko eta eguneroko arazoak ahazteko balio dute. neurritasunarekin erabilita, edonork ondo pasatu ahal du fikziozko pertsonaiekin jolasten baina, autokontrolik ez badaukagu, edota buruko gaixotasunen bat duten pertsonek erabiltzen badituzte, mundu birtualek ondorio larriak izan dituzte, adibidez, jendearengatik aldentzea edota errealitatea jokuarekin nahastea.

lunes, 23 de marzo de 2009

Claude Marthaler

A.Ulermena

1.1994ko martxoaren 12an abiatu zen Suitzatik, eta 2001ko ekainean bukatu egin zuen bidaia, Suitzara bueltatuz.

2.Afrikara joan baino lehen Sobieta Batasunatik, Tibetetik, Japoniatik, Alaskatik, Ozeano Artikotik, AEBtatik, Andeetatik eta Ushuaiatik ibili zen.

3.Bizikletaz mugitzen zen, eta jendeak eskaintzen zion ostatua.

4.Munduan zehar dagoen jende desberdinari buruz hitz egin behar dela dio, haien bizimodu eta esperientziak kontatuz.

B.Gaia eta laburpena

1.Gaia:

Claude Marthaler bizikletazaleak munduan zehar egin dituen bidaien eta esperientzien kronika.

2.Laburpena:

Claude Marthaler bizikletazale suitzarrak zazpi urte eman zituen munduan zehar bidaiatzen. 1994an Suitzatik abiatu zen eta 2001an bueltatu zen etxera. Urte horietan Europa, Asia, Amerika eta Afrikatik bidaiatu zen; guztira 122.000 kilometro egin zituen. Marthalerrek bidaietan ezagutu egin duen jende desberdinaren berri ematen du, munduko "aurpegi atseginaren" kronika gauzatuz.

C.Moldatu esaldiak

1.Marthalerrek bufaloaren itxura zuen. Beraz, tibetarrek jak izena eman zioten.


2.Bizikletaz mugitzen zen. Halere, lau kontinente zeharkatu zituen.

3.Alaskara joan zen. Halaber, Lurmutur Hirira ere joan zen.

4.Jendeak gauza asko eman zizkion. Berak, ordea, jendeari jaso zuenaren zati txiki bat baino ez zion eman.

D.Idazlana















Claude Marthalerrek abentura zirraragarria bizi zuen. Guztiok pentsatu dugu zenbaitetan nolakoa izango litzateke mundutik zehar bidaiatzea, herrialde desberdinak ezagutzea eta horrelako esperientziak bizitzea. Zoritxarrez, pertsona gutxik daukate horrelako abentura batean abiatzeko denbora eta nahimen indarra.

Nik, edozein pertsonak bezala, horrelako bidai bat egitearekin amets egin dut. Mundu osoa ikustea nahiko nuke, baina bizitza laburregia da horrelakorik egiteko. Horregatik, guztiok dauzkagu bidai konkretu batzuk pentsatuta, hil baino lehen bisitatu nahi ditugun lekuak eta herrialdeak. Niri, batez ere, New Yorkera edo Luganora (Suitza) joatea gustatuko litzaidake, baina benetan egin nahi dudan bidaia beste bat da. Ozeano Atlantikoaren hegoaldean irla galdu bat dago, Tristan da Cunha izenekoa. Irla honen ezaugarri nagusia hau da: munduko irla populaturik hurbilgaitzena da.

Bertan 270 pertsona inguru bizi dira, eta mundutik isolatuta bizi dira. Urtero, zenbaitetan itsasontziren bat irlara hurbiltzen da produktu berriak ekartzera, edo gaixoren bat Ciudad del Cabora eramateko. Izan ere, irlan baliabide eskasak dituzte; ez dago ospitalik, ezta aireporturik ere. Hala eta guztiz ere, bertako biztanleak pozik daude bere irlan, eta haien bizitza kalitatea oso altua da.

Niri irla horretan bizi den jendea ezagutzea gustatuko litzaidake, haien bizimodu lasaia saiatzea eta, laburbilduz, abentura zoragarria bizitzea. Zoritxarrez, irlan ez dituzte edonolako turistak onartzen; izan ere, kanpoko bakteriak eta gaixotasunak ekarriko dituzten beldur daude. Ez da erraza izango, baina Tristan da Cunhara bidaiatzera saiatuko naiz hil egin baino lehen.

viernes, 13 de marzo de 2009

Errezeta: Natillak














Osagaiak

-3/4 litro esne
-9 koilarakada azukre
-Koilarakada 1 eta 1/2 gurin
-6 arrautza gorringo
-Koilarakada 1 eta 1/2 artirin hautsa
-Maria gailetak
-Makil bat kanela
-Limon erdi bat railadura

Nola prestatu

Lehenengo, 3/4 litro esnetik 100 ml botako ditugu ontzi batera eta bertara maizena, azukrea eta arrautza gorringoak bota ondoren, ondo irabiatuko dugu eskuzko irabiagailu batekin.

Bitartean, sobratzen den esnea sutan jarriko dugu egosten, limoi railadura, kanela makila eta azukre pixka batekin.

Ondoren, esnea egosten hasten denean, suaren potentzia jaitsi eta, 7 minutu pasa ondoren, kanela makila kendu eta osagai guztiak ontzi batean nahastuko ditugu.

Hau egin eta gero, sutan jarri edo mikrouhinean sartuko dugu nahasketa potentzia erdian (500 W) 4 minutu eta 1/2. 4 minutu igaro eta gero natillak oraindik loditu ez badira, berriro sartuko ditugu 1 minutu eta 1/2 eta potentzia baxuagoan (350 W).

Azkenik, natillak aterako ditugu. Haietan gurina botako dugu eta nahastu gurina urtu arte. Banakako ontzietan edo dena katilu batean botako dugu eta, gustoko badugu, gaileta batzuekin edo kanela hautsarekin apainduko dugu. Hozten utzi eta gero, prest egongo dira jateko.

On egin!