viernes, 15 de mayo de 2009

Selektibitatea 2004: Homo economicus


A.Ulermena

1. Ez, homo economicus-a ez da hain independientea. Izan ere, pertsona guztiek, bizitzan zehar, askotan, besteen laguntza beharrean izaten dira, eta laguntza horretaz emakumeak arduratzen dira.

2. Emakume etorkinek zaintza lanak egiten dituzte, errenta maila altuko emakumeentzat lan eginez.

3. Zainketa lanak bizitza zikloaren arabera aldatzen dira, hau da, ez dira beti momentu berdinetan gertatzen, eta askotan pertsonen kontroletik kanpo daude.

4. Emakume zaintzaileak desagertuz gero, sistema guztia kolokan jarriko litzateke, gaur egun ekonomiari bakarrik ematen zaiolako garrantzia, eta funtsezko beste lanei, merkatutik kanpo egindako lanei (erreprodukzioa, etxeko lanak...) ez zaie merezi duten garrantzia ematen.

B.Gaia eta laburpena

Gaia: Gaur egun ekonomiari ematen den gehiegizko garrantzia, emakumeek egiten dituzten zainketa lanak eta bizitzan funtsezkoak diren beste jarduerak ahaztuz.

Laburpena: Gaur egungo pertsonen bizitzak ekonomiaren inguruan mugitzen dira. Pertonek independentzia faltsua daukate; izan ere, guztiok bizitzan zehar, zaindua izateko beharra daukagu. Zainketa lan horiek ez dira linealak, eta gehienetan emakumeek egiten dituzte. Ekonomiarekin erlaziorik ez daukaten lanei ez zaie merezi duten garrantzia ematen, nahiz eta sistemaren euskarria izan.

C.Moldatu esaldiak

1. Ekonomia merkatuaz arduratzen da. Beraz, merkatutik kanpo egindako lanak ez ditu kontuan izaten.

2.Sistema ekonomikoa autonomo bezala azaltzen zaigu. Nola nahi ere, nabarmena da erreprodukzio lanik gabe ez lukeela luzaro iraungo.

3.Inkesten arabera, emakumeek etxeko lanaren %75etik gora egiten dute. Hala ere, gizonen partaidetza askoz txikiagoa da.

4. Bizitzan, noizbait, denok dugu besteen laguntzaren beharra. Ondorioz, merezi du hori kontuan izatea.

D.Idazlana

Gaur egun zaintza lanek garrantzia izugarria dute gure gizartean, normalean ematen zaien garrantzia baino askoz handiagoa. Populazioaren portzentai handia zaindua izatearen beharrean dago: adimeneko hutsunea (urritasun psikikoa) duten pertsonak, mugapen fisikoak dauzkatenak, jaio-berriak, adinekoak... Guztiak dira gizartearen parte inportantea, eta pertsona independienteak dituzten eskubide berdinak (bizitza, lana, etxebizitza) dauzkate.

Gizartea eta populazioaren bizi-kalitatea hobetzeko, guztiok zaintza lan horietan parte artesa beharrezkoa da. Hau da, ezin dira lan hauek emakumeen eskuetan utzi bakarrik, zainduta izan behar diren pertonak gizartearentzat gaitz izugarria balira bezala tratatuz. Bestalde, ordaindu gabeko zaintza lan ugari aurkitu ditzakegu merkatuan. Askotan, lan horiek emakume etorkinen eskuetan uzten dira, haiei diru kantitate minimoak ordaintzen (batzuetan ezer ordaindu gabe), gutxienezko soldataren kondizioak ez betetzen. Kontratazio hauek ilegalak dira, eta ez dute etorkinen integrazioari ezta haien egoera hobetzeari laguntzen. Hortaz, beharrezkoa da gobernuek egoera hau aldatzeko neurriak hartzea.

Populazioaren jokaerari dagokionez eta, lehen aipatu bezala, pertsona gehienek zainketa lanak zama pisutsu bat bezala hartzen dituzte, eta pentsakera hau aldatzea ezinbestekoa da. Familia defendatzen dituzten zenbait balore berreskuratu behar dira, familiaren barneko kideek haien artean hobeto tratatzeko.

Etorkizunean orain gazteak diren pertsonek adinekoak izango dira, eta zaindua izatearen beharrean ikusiko dira ere, orain haien aitona-amonak dauden egoeran. Komeni litzaiguke zenbaitetan horretan pentsatzea.

lunes, 4 de mayo de 2009

Selektibitatea 2007

A.Ulermena

1.- Bloga Paulo Berriozabal euskaldunak sortu du, Japoniari buruzko beste ikuspegi bat emateko eta Euskal Herriarekin dituen parekotasunak eta desberdintasunak azaltzeko.

2.- Berriozabal haren emaztearekin joan zen Japoniara, haien umea kultur artekoa izatea nahi zutelako.

3.- Hizkuntza ikastea garrantzitsua izan zen, bloga martxan jarri ahal izateko, komunikatzeko, lagunak egiteko...

4.- Bai, niri asko gustatuko litzaidake Japonian bizitzea. Esperientzia zoragarria izango litzateke; hizkuntz berri bat ikasteko eta kultur berri bat ezagutzeko aukera edukiko nuke.


B.Gaia eta laburpena

Gaia: Japoniako eta Euskal Herriko kulturen arteko kontrasteak, euskaldun batek bere blogan kontatzen duen bezala.

Laburpena: Japonian bizitzen duen Paulo Berriozabal izeneko euskalduna blog bat sortu du Japoniako eta Euskal Herriko kulturen eta bizimoduen arteko kontrasteak adierazteko. Berriozabalek, haren emaztearekin batera, elkar duten umea kultur artekoa izatea erabaki zuten, eta Japonian aurkitu zuten leku egokia. Nahiz eta hizkuntzarekin problemaren bat izan, Berriozabal erraz moldatu egin da hartako bizimodura.


C.Moldatu esaldiak

1.-Euskal Herria eta Japonia elkarrengandik oso urruti daude. Internetek, ordea, oso segundu gutxitan jartzen gaitu hango jendearekin harremanetan.

2.-Bartzelonan ez zutelako lotura berezirik, Japoniara joatea erabaki zuten.

3.-Paulo Berriozabalek ezan du hizkuntza ikastea izan dela zailena.

4.-Atzerrian bizitzera ohituta dago. Beraz, nahiko erraz moldatu da Japoniako bizimodura.


D.Idazlana

Euskal Herria eta Japonia elkarrengandik oso urrun dauden herrialdeak dira. Haien artean ozeanoak eta kontinenteak daude, eta distantzia izugarri honen ondorioz guk, euskaldunok, oso gutxi dakigu japoniar kulturari buruz. Egia da Internetek eta gaur egungo komunikabideek bi herrialde hauen artean dagoen distantzia laburtzen dutela baina, hala ere, japoniar kultura eta bizimodua ezezaguna da euskaldunontzat.


Euskal Herria eta Japonia banantzen dituen ezaugarri nagusia hizkuntza da. Hemen gaztelania eta euskera dira hizkuntza ofizialak, eta han japoniera hitz egiten da. Japoniera hemen ikasten ditugun hizkuntzekin ez du zerikusirik: gramatika, idazteko eta irakurtzeko modua, ahoskera... Bestalde, adituek adierazi dute hizkuntza erromantzeak hitz egiten dituzten pertsonek zailtasun gehiago dituztela txinera eta japoniera bezalako hizkuntzak ikasteko.

Bestalde, japoniar kulturaren beste zenbait ezaugarri mendebaldeko kulturengandik oso ezberdinak dira. Janariari dagokionez, han, esaterako, txakurra jatea normala da, eta jatetxeetan zenbait animali (adibidez, olagarroa) bizirik zerbitzaten dituzte. Euskal Herriko turistak, normalean, zailtasun handiak dituzte hango janari tipikoak frogatzeko.

Japonia eta Euskal Herriaren artean zenbait desberdintasun gehiago aipa genitzake: jantziak, erlijioa, artea, musika edo, nabarmenena, hiriak. Euskal Herrikoak nahiko txikiak dira, Ekialde Urruneko herrialdeko hiriekin konparatuz. Gainera, garraiabide ekologikoagoa erabiltzen dute han: bizikleta. Izan ere, bizikletaren erabilpena oso hedatuta dago Asian; Europan, ordea, biztanleek problema asko dituzte hirietatik bizikletaz ibili ahal izateko.

Laburbilduz, argi dago Euskal Herria eta Japonia herrialde oso ezberdinak direla baina, Interneteri esker, topikoak eta aurreiritziak desagerrarazten ari dira, eta munduko herrialde guztiak gero eta hurbilago daude.