viernes, 27 de marzo de 2009

Beste gu: Idazlana

Gaur egun pentsaezina da teknologiarik gabeko mundu bat. Teknologia berriek gure bizitzaren alderdi gehienetan eragina dute, eta errazagoak egiten dituzte egunero bete behar ditugun zereginak. Teknologia horietatik garrantzitsuena eta hedatuena Internet da.

Internet da, dudarik gabe, gizateriak azken hamarkadetan lortu duen aurrerapenik txalogarriena. Hori esker, adibidez, erosketak etxetik egin ahal ditugu, supermerkatura joan beharrean; informazioa segundutan eskura dezakegu; edo munduko edozein lekurekin komunikatu gaitezke problemarik gabe, artxiboak bidali edo jasotzeko, denbora errealean hitz egiteko, edota atzerriko produkturen bat erosteko. Hala ere, jarduera hauek ez dauzkate bakarrik abantailak; zenbait arrisku eta desabantaila ere badituzte. Esaterako, askotan engainatu ahal gaituzte, agindu dugun produktua jasotzen dugunaren desberdina denean, edota norbaitek identitate faltsua erabiltzen duenean, gutaz barre egiteko edo guri iruzur egiteko.

Horretaz aparte, Internet aisialdirako erabiltzen den tresna da. Batez ere, gazteok erabiltzen dugu, ordenagailuan jokuetara jolasteko edo, adibidez, mundu birtualetan ibiltzeko. Mundu birtual hauek ( arrakastatsuena "Second Life" izenekoa da) errealitatearengatik ihes egiteko eta eguneroko arazoak ahazteko balio dute. neurritasunarekin erabilita, edonork ondo pasatu ahal du fikziozko pertsonaiekin jolasten baina, autokontrolik ez badaukagu, edota buruko gaixotasunen bat duten pertsonek erabiltzen badituzte, mundu birtualek ondorio larriak izan dituzte, adibidez, jendearengatik aldentzea edota errealitatea jokuarekin nahastea.

lunes, 23 de marzo de 2009

Claude Marthaler

A.Ulermena

1.1994ko martxoaren 12an abiatu zen Suitzatik, eta 2001ko ekainean bukatu egin zuen bidaia, Suitzara bueltatuz.

2.Afrikara joan baino lehen Sobieta Batasunatik, Tibetetik, Japoniatik, Alaskatik, Ozeano Artikotik, AEBtatik, Andeetatik eta Ushuaiatik ibili zen.

3.Bizikletaz mugitzen zen, eta jendeak eskaintzen zion ostatua.

4.Munduan zehar dagoen jende desberdinari buruz hitz egin behar dela dio, haien bizimodu eta esperientziak kontatuz.

B.Gaia eta laburpena

1.Gaia:

Claude Marthaler bizikletazaleak munduan zehar egin dituen bidaien eta esperientzien kronika.

2.Laburpena:

Claude Marthaler bizikletazale suitzarrak zazpi urte eman zituen munduan zehar bidaiatzen. 1994an Suitzatik abiatu zen eta 2001an bueltatu zen etxera. Urte horietan Europa, Asia, Amerika eta Afrikatik bidaiatu zen; guztira 122.000 kilometro egin zituen. Marthalerrek bidaietan ezagutu egin duen jende desberdinaren berri ematen du, munduko "aurpegi atseginaren" kronika gauzatuz.

C.Moldatu esaldiak

1.Marthalerrek bufaloaren itxura zuen. Beraz, tibetarrek jak izena eman zioten.


2.Bizikletaz mugitzen zen. Halere, lau kontinente zeharkatu zituen.

3.Alaskara joan zen. Halaber, Lurmutur Hirira ere joan zen.

4.Jendeak gauza asko eman zizkion. Berak, ordea, jendeari jaso zuenaren zati txiki bat baino ez zion eman.

D.Idazlana















Claude Marthalerrek abentura zirraragarria bizi zuen. Guztiok pentsatu dugu zenbaitetan nolakoa izango litzateke mundutik zehar bidaiatzea, herrialde desberdinak ezagutzea eta horrelako esperientziak bizitzea. Zoritxarrez, pertsona gutxik daukate horrelako abentura batean abiatzeko denbora eta nahimen indarra.

Nik, edozein pertsonak bezala, horrelako bidai bat egitearekin amets egin dut. Mundu osoa ikustea nahiko nuke, baina bizitza laburregia da horrelakorik egiteko. Horregatik, guztiok dauzkagu bidai konkretu batzuk pentsatuta, hil baino lehen bisitatu nahi ditugun lekuak eta herrialdeak. Niri, batez ere, New Yorkera edo Luganora (Suitza) joatea gustatuko litzaidake, baina benetan egin nahi dudan bidaia beste bat da. Ozeano Atlantikoaren hegoaldean irla galdu bat dago, Tristan da Cunha izenekoa. Irla honen ezaugarri nagusia hau da: munduko irla populaturik hurbilgaitzena da.

Bertan 270 pertsona inguru bizi dira, eta mundutik isolatuta bizi dira. Urtero, zenbaitetan itsasontziren bat irlara hurbiltzen da produktu berriak ekartzera, edo gaixoren bat Ciudad del Cabora eramateko. Izan ere, irlan baliabide eskasak dituzte; ez dago ospitalik, ezta aireporturik ere. Hala eta guztiz ere, bertako biztanleak pozik daude bere irlan, eta haien bizitza kalitatea oso altua da.

Niri irla horretan bizi den jendea ezagutzea gustatuko litzaidake, haien bizimodu lasaia saiatzea eta, laburbilduz, abentura zoragarria bizitzea. Zoritxarrez, irlan ez dituzte edonolako turistak onartzen; izan ere, kanpoko bakteriak eta gaixotasunak ekarriko dituzten beldur daude. Ez da erraza izango, baina Tristan da Cunhara bidaiatzera saiatuko naiz hil egin baino lehen.

viernes, 13 de marzo de 2009

Errezeta: Natillak














Osagaiak

-3/4 litro esne
-9 koilarakada azukre
-Koilarakada 1 eta 1/2 gurin
-6 arrautza gorringo
-Koilarakada 1 eta 1/2 artirin hautsa
-Maria gailetak
-Makil bat kanela
-Limon erdi bat railadura

Nola prestatu

Lehenengo, 3/4 litro esnetik 100 ml botako ditugu ontzi batera eta bertara maizena, azukrea eta arrautza gorringoak bota ondoren, ondo irabiatuko dugu eskuzko irabiagailu batekin.

Bitartean, sobratzen den esnea sutan jarriko dugu egosten, limoi railadura, kanela makila eta azukre pixka batekin.

Ondoren, esnea egosten hasten denean, suaren potentzia jaitsi eta, 7 minutu pasa ondoren, kanela makila kendu eta osagai guztiak ontzi batean nahastuko ditugu.

Hau egin eta gero, sutan jarri edo mikrouhinean sartuko dugu nahasketa potentzia erdian (500 W) 4 minutu eta 1/2. 4 minutu igaro eta gero natillak oraindik loditu ez badira, berriro sartuko ditugu 1 minutu eta 1/2 eta potentzia baxuagoan (350 W).

Azkenik, natillak aterako ditugu. Haietan gurina botako dugu eta nahastu gurina urtu arte. Banakako ontzietan edo dena katilu batean botako dugu eta, gustoko badugu, gaileta batzuekin edo kanela hautsarekin apainduko dugu. Hozten utzi eta gero, prest egongo dira jateko.

On egin!

jueves, 5 de marzo de 2009

Selektibitatea 2008

A.Ulermena

1.Ikerketaren ondorio nagusia akupunturako orratzak eraginkorragoak direla bizkarreko minari aurre egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino.

2.Akupunturak albo ondorio eta kontraindikazio gutxi ditu, eta beste terapia konbentzionalek baino emaitza hobeak ditu.

3.Plazeboaren eragina baloratu behar da gaixo batzuei orratzak bizkarreko edozein lekutan jarri zitzaizkielako (eta ez bizi energia kizikatzen duten puntuetan), eta emaitza onak izan zituzten ere.

4.Ohiko akupunturan orratzak puntu jakinetan jartzen zaizkio gaixoari, bizi-energia (qi) kitzikatzen duten puntuetan.

B.Gaia eta laburpena

1.Gaia:

Akupunturaren eragina bizkarreko minan, terapia konbentzionalekin konparatuz.

2.Laburpena:

Ekialdeko terapien eraginkortasunaren ikerketa batek frogatu duenez, akupuntura bizkarreko mina tratatzeko eraginkorragoa da terapia eta fármaco konbentzionalak baino. Akupunturaren abaintailak albo-ondorio eta kontraindikazio gutxi dituela dira. Tratamenduetan orratzekin bizi-energia edo qi izeneko puntuak bilatzen dira, eta terapiak oso emaitza onak izaten dituzte. Konponente psikologiko bat ere badago, akupuntura “faltsuak” frogatu duenez: bizkarreko edozein lekuetan orratzak jarri zizkieten gaixoak ere hobetu dira.

C.Moldatu esaldiak

a.Ikerketaren ondorio nagusia da akupunturako orratzak eraginkorragoak direla bizkarreko minari aurre egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino.

b.Emaitzak hain onak izan dira ezen zientzialariak harritu baitira.

c.Ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren ekintza-mekanismoa, akupuntura faltsua jasotakoek ere emaitza onak izan zituztelako.

d.Ezin uka daiteke orratzen eraginkortasuna bizkarreko mina kentzeko.

D.Idazlana

Gaur egun, gure gaitzak edo minak tratatzeko ez ditugu bakarrik betiko medikuaren ohiko aholkuak eta sendabideak jarraitzen. Askotan, terapia konbentzionalei beste tratamendu alternatiboak gehitzen dizkiogu. Medizina alternatibo hau Urruneko Ekialdetik dator normalean, esaterako, akupuntura, meditazioa, aromaterapia, eta askoz gehiago.

Terapia alternatibo askok osagai espiritualak, metafisikoak edo erlijiosoak dituzte. Izan ere, gehienetan psikologiak funtzio garrantzitsua betetzen du tratamendu hauen eraginkortasunean, plazebo efektuari esker (sugestioa, zerbaitek gure organismoan eragina duen pentsaera, nahiz eta eraginik ez izan).

Medizinarekin erlazionatutako zientzalari askok terapia alternatiboen aurka daude, eta haren kontra kritika gogorrak egin dituzte, tratamendu alternatiboen desabantailak adieraziz eta haien eraginkortasuna eta efektu positiboak zalantzan jarriz. Medizina konbentzionalaren alde dauden zientzilari hauen ustez, terapia alternatiboak ez dira garatu denbora pasa den ahala, eta antzinako tradiziozko teknikak erabiltzen dituzte, gaur egungo aurrerapenak erabili beharrean. Zientzialariek eta medikuek ere diote terapia alternatibo hauek gure osasunerako arriskutsuak izan ahal direla mediku espezialista baten ikuskapenarekin egiten ez badira. Izan ere, tratamendu alternatiboekin lan egiten duten sendagile askok sasimediku antzekoak dira, hau da, ez dituzte medizina hori praktikatzeko baimen edo lizentziarik.

Nire ustez, terapia alternatibo batzuen metodoak eta haien eraginkortasuna aipagarriak dira. Ez liteke kaltegarria izan behar tratamendu konbentzionalei terapia alternatiboren bat gehitzea baina, noski, gure betiko medikuaren onarpenarekin. Izan ere, egin behar ez dena automedikazioa da.