lunes, 20 de abril de 2009

Azalpen testua: Pinguinoa


Pinguinoa munduko animaliarik interesgarrienetarikoa da. Bere itxura ahula eta traketsaren atzean istorio zoragarri bat dauka, elkartasunaren eta biziraupenaren adibide nabarmena.

Pinguino motatarik famatuena enperadorea da. Antartidan bakarrik aurki daiteke. Bere burua eta hegoak beltzak dira, sabela zuria dauka eta lepoaren aldeetan tonalitate horixkak ditu. Moko zorrotza dauka, pixka bat okertuta, eta hanketan lumak ditu. Arrak eta emeak berdinak dira tamainu eta pisuan; haien artean desberdintasun nabarmen bakarra dago: arrek hanken artean poltsa antzeko bat daukate, kumeen ugalketan garrantzia handia daukana. 

Izan ere, pinguinoen erreprodukzioa eta honen zehar egin behar dituzten bidaiak dira animali hauen aspekturik interesgarrienak. Urtean behin, pinguinoek 90 km zeharkatzen dituzte ugalketa lekura ailegatzeko, haien arbasoek egin zuten bezala. Bertan, bikotea bilatzen dute eta, denbora tarte bat igaro ondoren, emeek 950 gr-ko arrautza jartzen dute. Ondoren, arrautza arrek hanken artean daukaten poltsara pasatzen dute. Ekintza hau ugalketaren momenturik garrantzitsuena da. Izan ere, arrautzek segundu batzuk baino gehiago izotza ukitzen egongo balira, kumeak hil egingo lirateke. Entrega hau arrakastaz betetzen bada, emea janaria bilatzera joaten da (arraina, krill, txibiak...), eta bi hilabete behar ditu ugalketa lekura bueltatu arte. Bitartean, arrek kondizio horietan bizirik irauteko, multzo trinkoa osatzen dute, eta kanpoan geratzen diren pinguinoak barrura pasatzen ari dira beti, beroa mantentzeko.

Emea bueltatutakoan, bere bikotea desberdintzen du haren dei karakteristikoarengatik. Orduan, kumea jaiotakoan, arra da janaria bilatzera joaten dena, 2 aste bitartean. Denbora horretan bueltatzen ez bada, kumearen heriotza gertatuko da. Ugalketaren ondoren, bikote askok elkarrekin jarraitzen dira, hurrengo urteko erreprodukzioara arte.

No hay comentarios: