Nire ustez, gobernuek eutanasia erregulatu beharko lukete . Buruko gaixotasunik ez dituzten pertsonek haien bizitzari buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna eduki beharko lukete. Erlijiosoen eta tradizionalisten arabera, eutanasiaren erregulazioa pentsaezina da. Baina sozietateak printzipio hauetaz ahaztu behar da eta aurrera begiratu behar du. Horregatik, gaixoren bat min gehiago jasan nahi ez badu, edo familiari sufrimendu gehiago eragin nahi ez badio, bere biziarekin amaitzeko eskubidea izan beharko luke. Bestalde, ospitalentzako ere hobea izango litzateke, leku gehiago eta gastu gutxiago izango zituzten eta.
Niretzako zaila izango litzateke erabaki bat hartzea Eluana Englarori gertatu zitzaion bezalako zerbaitetan ikusiko banintz. Alde batetik, familiaren sufrimenduan pentsatu behar da, baina egia da gaixoa bizirik dagoen bitartean, koman egon arren, itxaropen pixka bat sortzen duela familian. Bestetik, ikuspuntu berekoi batengatik, norberaren biziarekin amaitzea ideia oso beldurgarria da. Laburbilduz, nik bizitzari eutsi egingo nintzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario